XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Domine non sum dignus.

Jauna ez naiz gauza zu nere etxabean artzeko: bañan itz bat esan zuk eta nere anima sendatuko da (Iru aldiz esaten da).

Apaizak Jauna artzean: Jesukristo gure Jaunaren gorputzak nere anima betiko bizirako gordeko al du.

Alaxen.

Eskerrak ematen.

Zer itzuliko diot Jaunari eman didan guztiaren ordez?.

Osasunezko edontzi edo kopa goratuko det eta Jainkoaren izenari oles egingo diot.

Jauna goratuaz Jaunari ots egingo diot eta etsaietatik gordea izango naiz.

Jesukristoren odola artuaz: Jesukristo gure Jaunaren odolak nere anima betiko bizitzarako gorde dezala.

Artu ezkero: Aoz artu deguna, anima garbiz artu dezagula: eta eskeintza igarokor au guretzako betiko sendagai edo erremedioa izan dedilla.

Beatzak ur-ardoaz garbitu bitartean: Egizu, o Jauna, artu dedan zure gorputza eta edan dedan odola nere barru-barruraño sartu ditezela eta egizu gizaldi guztietan bizi ta errege egiten dezun orrek sakramentu garbi eta santuak indartu nauen onegan ez dedilla gaiztakeri ondarrik gelditu.